1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen XXIII. Sektoreko (Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga) ordezkapen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea aditzera ematen duena.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, urriaren 2ko 222/2015 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubidearen XXIII. Sektoreko (Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga) interesdunei dagozkien ordezkapen finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezkapen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Larragako Udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.
Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1513836