213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 220/2015 familia-prozedura. Zitazio zedula

Aipatutako prozeduran horrela erabakirik, salatuari, Antonio Flores Escobar jaunari, zitazioa egiten zaio epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko 2016ko otsailaren 16an, 10:00etan. Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu, eta abokatuarekin eta prokuradorearekin etorri.

Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel María Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1513989