4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 296/2015 prozedura
Iruñean, 2015eko urriaren 7an.
Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 296/2015 hitzezko judizioaren prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Recreativos Esquiroz SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1513613