2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Eskumenak bertze baten esku uztea
Ultzamako Udaleko alkateak, 2015eko irailaren 3an, 127/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: Alkatetza honen eskumen guztiak Saioa Ochandorena Satrústegui lehen alkateordearen esku uztea 2015eko irailaren 11tik 19ra, biak barne”.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.
–Ikusirik Udaleko alkate M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea kanpoan izanen dela aurtengo irailaren 11tik 19ra, oporrak direla-eta.
–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.
EBATZI DU:
Lehenbizikoa.–Legeak Udaleko Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Saioa Ochandorena Satrústegui lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko irailaren 11tik 19ra, biak barne.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Saioa Ochandorena Satrústeguiri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.
Larraintzarren, 2015eko irailaren 3an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1514133