213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2016ko ekitaldirako lan egutegia

Ultzamako Udalak, 2016ko urriaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; halaber, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2016an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Errege eguna.

–Martxoaren 8a, asteartea: Emakumeen Eguna (herriko festa).

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

–Uztailaren 29a, ostirala: Larraintzarko bestak, 3 ordu.

–Abuztuaren 15a, astelehena: Jasokunde eguna.

–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, asteartea: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a, astelehena: Eguberri.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 8:00etatik 15:20 arte, astelehenetik ostiralera.

A) Jendea hartzeko ordutegia eta Erregistro Orokorrarena 09:30etik 14:30era arte izanen da.

B) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte bakarrik, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez landa, langileek probesteko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

C) Aitzineko A) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2016rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Larraintzarren, 2015eko urriaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1513741