213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia,
Zangoza kaleko 21-23an. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-OCT-15 (12/CU).

Zangoza kaleko 21-23an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, hasiera batean onetsi ondoan (JOB 5/UV, 2015-06-30ekoa), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, eta ikusirik Jaime Huarte Goñik 2015eko abuztuaren 27an tramitera aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2015eko irailaren 22ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Zangoza kaleko 21-23an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren testu bategina, Jaime Huarte Goñik sustatua, Zangoza karrikako 21-23ko jabeen elkartearen izenean.

2. Erabaki hau, behin betiko onetsitako proiektuaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Esparrua

Plan bereziaren esparrua Iruñeko Zangoza kaleko 21 eta 23 zenbakiek osatzen dute.

Urbanizazioa

Urbanizazioa plan berezi honetako 5., 6. eta 7. planoen arabera eginen da.

Oztopoak kentzea proposatzen den eraikineko partikularren kontura ordainduko da urbanizazioa.

Araudi grafikoa

Kanpoko bolumena 5., 6. eta 7. planoen arabera eginen da, eta barneko irtenbidea ez da loteslea izanen.

Araudi honen irismena

Arau honek ez ditu ezertan ukatzen Hirigintzako Arautegi Orokorreko 10. atalean jasotako determinazioak (Arrosadiko unitate integratuko Z1 unitatean).

Materialak

Beheko solairuaren bolumena eginen da kontuan izanda Larrabide, Santa Marta eta Goroabe kaleetan oztopo arkitektonikoak kentzeko egungo plan bereziaren arautegi partikularrean jasotakoa.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko urriaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1514128