213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da Udalaren 2015eko aurrekontuko bigarren aldaketa 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkuran onetsi zuela Udalak hasiera batean, eta hari buruzko ediktua 2015eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, irailaren 15ean. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsita geratu da.

Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Lehengoa: 100.000,00 euro. Aldaketa: 55.056,39 euro. Gaur egungoa: 155.056,39 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: Finantza-aktiboak. Lehengoa: 73.900,00 euro. Aldaketa: 55.056,39 euro. Gaur egungoa: 128.956,39 euro.

Lodosan, 2015eko urriaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1514126