2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Borondatezko birzatiketa eta hirigintzako hitzarmena,
UE-2 unitatean, ARZ-2 eremuan eta SR1 bizitegitarako sektorean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2015eko urriaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Elizagorriko Udal Plan Orokorreko UE-2 exekuzio unitatea, ARZ-2 banaketa eremua eta SR1 bizitegitarako sektorea borondatez birzatitzea; orobat onetsi zen kudeaketako hirigintza hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren ehuneko hamarra eskudirutan ordaintzeari buruzkoa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168., 76. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.
Elizagorrian, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1514118