213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2015eko irailaren 17an egin bilkuran, kide guztiak ados jarrita, hasiera batez onetsi zuen Iturengo katastroko 3 poligonoko 438. lurzatiko 15 metro karratu herrilurretatik desafektatzea, ondotik haren erabilera Fermín Elizalde Azpiroz jaunari lagatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, aipatu epearen barnean interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2015eko urriaren 13an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1514111