213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Ezkirozko 2. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana
Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2015eko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ezkirozko 2. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana, Miguel Ángel Troyas Bermejok sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Getze Galarren, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1514110