2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Ezkirozko 2. poligonoko 480. lurzatiaren xehetasun azterlana
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2015eko urriaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko 2. poligonoko 480. lurzatiaren xehetasun azterlana, Gabriel Enrique Martínez Lópezek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1514107