2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Aldaketa Udal Planeko determinazio xehakatuetan
(Hirigintzako Araudi Orokorraren 50. eta 51. artikuluak)
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2015eko urriaren 8an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehakatuetan (Hirigintzako Arautegi Orokorraren 50. eta 51. artikuluak), Galarko udalerriak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze Galarren, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1514106