2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa UA-4 unitatean
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2015eko urriaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa, UA-4 unitatean eragiten duena, Plamplona Distribución, S.A.U.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze Galarren, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1514105