2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2015eko aurrekontuko aldaketa: ikastetxe publikoko galdarak berritzea. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2015eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan, “ikastetxe publikoko galdarak berritzea”.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Fontellasen, 2015eko urriaren 9an.–Alkatea, Andrés Agorreta.
Iragarkiaren kodea: L1514113