2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Katastroko 3. poligonoko 110. lurzatiari buruzko hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Deikazteluko Udalaren eta Olaldea Compañía de comercio SLren artean sinatu beharrekoa, katastroko 3. poligonoko 110. lurzatiaren eremuan bete dadin Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua diru ordain baten bidez lagatzeko legezko betebeharra.
Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.
Deikaztelun, 2015eko urriaren 19an.–Alkatea, Inmaculada Hermoso Cía.
Iragarkiaren kodea: L1514142