2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Udalerriko landalurretan aire zabaleko lastategiak paratzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Deikazteluko udalerriko landalurretan aire zabaleko lastategiak jartzea arautzen duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deikaztelun, 2015eko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Inmaculada Hermoso Cía.
Iragarkiaren kodea: L1514135