2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Artzibarko Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa puntuala onetsi zuen, hasiera batean, Artzibarko Udal Planeko determinazio xehakatuetan (34. poligonoko 6. lurzatia, Artzibarko Hiriberri), Jaione Orotz Torreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Artzibarren, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1514115