213. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 7an hartua, 1580tik 1630era bitarteko Nanban kutxatila lakazko bat, Japoniatik inportatua eta bilduma partikular batekoa, kultura-intereseko ondasun deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 198/2014 Ebazpenaren bidez, 1580tik 1630era bitarteko Nanban kutxatila lakazko bat, Japoniatik inportatua eta bilduma partikular batekoa, kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen hartan xedatu zen 30 eguneko epea irekitzea espedientea jendaurrean jartzeko, interesdunek bidezko juzgatzen zituzten alegazio guztiak aurkez zitzaten.

Epe horren barrenean, Nanban kutxatilaren jabeak alegazio bat aurkeztu zuen, eta abenduaren 30eko 392/2014 Ebazpenaren bidez ezetsi zen.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2015eko ekainaren 9an egindako bilkuran, aipatutako Nanban kutxatila kultura-intereseko ondasun deklaratzearen aldeko txostena egin zuen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio interes kulturaleko ondasunak deklaratzea, erabaki baten bidez, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, proposatzen da Nanban kutxatila kultura-intereseko ondasun deklaratzea. Kutxatila bilduma partikular batekoa da, eta haren deskripzioa eta ezaugarriak deklarazioaren espedienteko dokumentazioan daude bilduta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DA:

1. Nanban kutxatila kultura-intereseko ondasun deklaratzen da. Kutxatila bilduma partikular batekoa da, eta haren deskripzioa eta ezaugarriak deklarazioaren espedienteko dokumentazioan daude bilduta.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1513822