212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

101/2015 EBAZPENA, irailaren 29koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Urraulgoitiko, Urraulbeitiko eta Leringo udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Biodibertsitatearen Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Urraulgoitiko, Urraulbeitiko eta Leringo udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatuta edo galduta dauden mugarriak berritzeko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urraulgoitiko, Urraulbeitiko eta Leringo udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Biodibertsitatearen Zerbitzuari eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Urraulgoitiko, Urraulbeitiko eta Leringo udalei jakinaraztea eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko irailaren 29an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1513471