212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2015 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ziraukiko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 46/2015 Ebazpenaren bidez, Ziraukiko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2015eko urriaren 15ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ziraukiko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2015eko urriaren 15eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Ziraukiko Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 19an.–Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1514129