212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 372/2015 prozedura

Miriam Pelet Lagraba andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 372/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hauxe da finkaren deskripzioa:

Landa finka: mahastia, ehun eta hamabi txertaketarekin, eta intxaurrondo bat Tulebrasko jurisdikzioan (Sorbán eremuan); Lau erregu eta hamalau almuteko azalera du, hau da, berrogeita hiru area eta laurogeita bat zentiarea. Hauek ditu mugak: iparraldean, Josefa Lecumberriren olibadia, erdialdean auzo-bidea duena; hegoaldean, finka beraren beste zati bat, Casimira Berasteguiren (Javier Jiménez Radaren emaztea) jaraunspenari eta finka horren partaidea zen hirugarrenari esleitu zitzaiena; ekialdean, José Munarrizen eta Francisco Francesen oinordekoen lurrak; mendebaldean, landatu gabeko tontorra.

Landa lurra, 240. finka bezala seinalatuta dagoena, artxiboko 197. liburukian, Tulebrasko (Nafarroa) 4. liburuan, 141. orrian.

Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2015eko irailaren 18an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1513154