212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Gizarte Segurantza, 820/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 820/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta José Jonhatan García Barrantes idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldia 2015eko urriaren 29ko 10:10ean eginen dela epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2015eko urriaren 29ko 10:15ean adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 101. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko urriaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1514184