212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 62/2015 epaia

Iruñean, 2015eko martxoaren 18an.

Beatriz Garcia Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1045/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Excavaciones y Transportes Hermanos Azanza López SLk sustatu du Renova Fotosolar SLren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jaurtzaileak Raquel Martínez de Muniain Labiano prokuradore andrea izan du ordezkari autoetan, eta Javier Fernández Delgado letradu jauna laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Excavaciones y Transportes Hermanos Azanza López SLk jarritako demanda (autoetan Raquel Martínez de Muniain Labiano prokuradore andrea izan du ordezkari), Renova Fotosolar SLren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila berrehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hogeita zazpi zentimo (1.298,27 euro) ordaintzera, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jakinaraz eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka ezin dela errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Renova Fotosolar SL non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten dut jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko irailaren 24an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1513263