212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 150/2015 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta. Hartan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Carniceros y Ganaderos de Navarra Unidos SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko irailaren 29an.–Idazkaria judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1513434