212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1777/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Marcela Enciu kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile eta erantzule den aldetik, bi hilabetez egunero 8 euro ordaintzera; orobat, erantzukizun subsidiario pertsonal gisa, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotako, egun bateko askatasun gabetzera. Prozesu honetan eragindako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Marcela Enciu kondenatzen dut prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Epai hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Corbacho Simón andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua naizen honek. Fede ematen dut.

Eta Marcel Enciuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2015eko irailaren 24an.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1513235