212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2016. urteko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5.–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sorladan, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1514066