212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan.
Etxesaileko barne patioak, 7. poligonoko 1375. lurzatia

Santakarako Udalak, 2015eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du indarrean dauden Santakarako Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa puntuala, 7. poligonoko 1375. lurzatia hartzen duen etxesaileko barne patioei buruzkoa (36. artikulua), Patricia Jiménez Cuestak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74 artikuluetan xedatuari jarraikiz, agindu da espedientea jendaurrean egoteko hilabetez, behar diren iragarkiak Udalaren oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaraturik, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2015eko urriaren 9an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso.

Iragarkiaren kodea: L1514070