212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Hasiera batean onetsita Eloko 3. poligonoko 34, 330 eta 331. lurzatietako finken arauketa

Eloko Udalak, 2015eko urriaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eloko 3. poligonoko 34, 330 eta 331. lurzatietako finken arauketa. RB2 sektorean kokatzen dira (zehazki, sektore hori zatitzen duen 1. sektorearen barnean). Sustatzailea Perkain Basterra Iriguibel da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Epe horretan interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Elon, 2015eko urriaren 19an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1514161