212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Belar enkantea, udal bazkalekuetarako

Udal honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin gogo du udal bazkalekuetako belarren errentamendua 2019ko irailaren 30era arte emateko. Hona hemen bazkalekuak eta hasierako prezioak:

1.–Las Viñas bazkalekua, 6.895,73 euro urtean.

2.–Corral Nuevo bazkalekua, 6.570,64 euro urtean.

Enkantea 2015eko azaroaren 9an eginen da, 13:00etan.

Enkantean parte hartu ahal izateko aldez aurretik diru zenbateko bat pausatu beharko da Udal Diruzaintzan, behin-behineko fidantza gisa, hain zuzen ere zein bazkalekutarako nahi den lizitatu, haren hasierako prezioaren %2a.

Baldintzen agiria interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan.

Melidan, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1514096