212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Eginkizunak bigarren alkateordearen esku uztea

Lekunberriko Udaleko jarduneko alkateak, Natalia Azcona Mendiak, 59/2015 Ebazpena eman du 2015eko urriaren 13an, eta haren testua hauxe da hitzez hitz:

“Lehena.–Lekunberriko Udaleko bigarren alkateorde Mikel Mikeo Cigandari eskuordetzea alkate gisa ditudan egitekoak, 2015eko urriaren 15ean eta 16an.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Lekunberrin, 2015eko urriaren 13an.–Jarduneko alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1514071