212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1943/2015 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Hartan, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko toki entitateendako diru-laguntzak arautu ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 233/2012 Ebazpenaren bidez, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko toki entitateendako diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, Europako Gizarte Funtsak %50 kofinantzatuak.

Deialdi hori 2012tik 2015era izan da aplikagarria, eta horretan zenbait aldaketa egin dira irailaren 25eko 2260/2012 Ebazpenaren, abuztuaren 7ko 1411/2013 Ebazpenaren eta irailaren 4ko 1887/2014 Ebazpenaren bidez.

Nolanahi ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa (Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1081/2006 (EE) Erregelamendua indarrik gabe uzten duena), haren alderdi batzuen eraginkortasunaz izandako zalantzak, aurkeztutako proiektuak baloratzean azaldu diren problemak eta epe horretan eskuratutako eskarmentua direla eta, arrazoizkoa da deialdi horren oinarri arautzaileak berrikustea eta berriak onestea, haien eraginkortasuna hobetzeko eta enpleguaren sorrera sustatzeko.

Kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko urrian dela eta oinarri arautzaile berriak ez direla onetsi, bidezkoa da, zuhurtzia eta segurtasun juridikoagatik, otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpena ondoriorik gabe uztea; izan ere, beste deialdi batek ordeztuko du ofizialki onetsi eta argitaratzen denean.

Oinarri arautzaile horiek, hala ere, aplikatzen jarraituko dute 2015ean emandako diru-laguntzak justifikatzeko.

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinek otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpena ondoriorik gabe uztea proposatzen duen.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpena, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko toki entitateendako diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zuena.

2. Deialdi horren babesean 2015ean emandako diru-laguntzak deialdi horretan ezarri bezala justifikatu behar dira eta, halaber, aplikagarria izanen da betebeharrei, ez-betetzeei eta itzulketei dagokienez.

3. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen. Haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko irailaren 28an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1513513