212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2015eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udalaren Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, Arakilgo Udaleko igogailua paratzeko asmoz, Irurtzungo autoen eta oinezkoen sareko lurzoru publikoko zati txiki baten lerrokadurak eta erabilera aldatzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Irurtzunen, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1514091