212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

18. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 18. aldaketa 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2015eko urriaren 16an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1514080