212. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2016ko ekitaldiko karga-tasak

Armañantzasko Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2016rako karga-tasak finkatzea hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Armañantzasen, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1514067