211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

597/2015 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Carlos Bermejo Garde jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Carlos Bermejo Garde jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren burua, kargutik kentzea, berak eskatuta.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1514086