1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
595/2015 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Amalia Imaz Martínez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tuterako Lurralde Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Amalia Imaz Martínez andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tuterako Lurralde Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1514088