211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza, Sagasetako Kontzejuaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Honen bitartez, aditzera ematen da Sagasetako Kontzejuak, 2014ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi duela herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori ez da oraingoz argitaratu eta, beraz, honen bidez betetzen da jendaurrean jartzeari buruzko legezko izapidea; beraz, hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio, erreklamazio edo kexak egiten ahalko dituzte. Aipatutako epean inork ez badu alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkezten, onespena behin betikotzat joko da.

Kontsideratuko da inolako indarrik ez duela ordenantzaren argitaralpen hark, 2014ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ean, agertuak.

Sagasetan, 2015eko urriaren 14an.–Sagasetako Kontzejuko burua, Alberto Irisarri Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1514023