2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Katastroko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Tebas-Muru Artederretako udal mugapeko lurzoruen balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea. Catastros-Estudio 5-ek prestatu du.
2. Hiru udalkide hauek Udaleko ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan: Yolanda Obanos Irure, Isabel Martín Hernández eta Ana Irigoyen Ancil.
3. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez, proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazioa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.
4. Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa.
Tebasen, 2015eko irailaren 15ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1512813