211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Udal Planeko determinazio xehakatuak aldatzea, katastroko planoko 5. poligonoko 1155. lurzatian, Zangozako hiri lurzoruan

Zangozako Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

1.–Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, katastroko planoko 5. poligonoko 1155. lurzatian, Zangozako hiri lurzoruan, Udal Planean UC-1 gisa izendatutako eremuan. Hori guztia aldaketa deskribatzeko testu bategin moduan aurkeztutako 2015eko abuztuko dokumentuari jarraituz, Gabriel Ros Hernández, Xabier Guindano Laborda eta Joseba Zarranz Oliveró arkitektoek sinatua baita.

2.–Udal aprobetxamenduaren balorazioa, aprobetxamenduaren handitzeri dagokion %10, alegia, espedientean jasota dagoen udal arkitektoaren txostenean zehazten da eta eskatzen ahalko da, jarduketa eremuan urbanizazio obrak eta/edo lurzatien banantzea baimentzen direnean.

3.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Sustapen Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

ERANSKINA

–Udal Plan Orokorraren aldaketa, 5. poligonoko 1155. lurzatian (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1514168