2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Udal Planeko determinazio xehakatuak aldatzea, Rocaforteko industrialdeko I.6 lurzatian. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:
1.–Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko Hirigintzako Antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Embutidos Goikoa SAUk sustatua. Haren xedea da lerrokaduren planoa aldatzea Rocaforteko industrialdeko planoaren I.6 lurzatiari dagokionez. Horrela, ondoko bideari dagokionez 12,00 metrotatik 5,00 metrora egotera pasako da, zehazki aldagelen modulua handitzeko eremuan, lurzatiaren gainerako esparruak ukitu gabe. Hala jasotzen da 2015eko ekainean Berenguer enginyers SLPk prestatutako “0.2 lerrokadurak” izeneko planoan, espedientean jasotzen baita.
2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Sustapen Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Zangozan, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
ERANSKINA
–Udal Plan Orokorraren aldaketa, Rocaforteko industrialdeko I.6 lurzatian. (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1514162