2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERREZU
Oihan enkantea
Errezuko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
ESPEZIEA | POL. / LURZATIA | ZUHAITZ KOPURUA | BOLUMENA, ZURA ETA ENBOR TXIKIA (m³) BOLUMENA ENBOR TXIKIA |
Makala (klonak) | 1 / 100 | 435 | 268 |
2 / 170 eta 184 | 89 | 148 |
GUZTIRA | 524 | 416 |
Nafarroako Gobernuaren balorazioan ez da zura eta enbor txikiaren artean ezberdintasunik egin eta zuraren bolumen osoa kalkulatzeko kontuan hartu da 12 cm arteko lodiera puntarik finenean.
–Hasierako prezioa: 9.264 euro gehi BEZa.
–Behin-behineko fidantza: 185,28 euro.
–Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Errezuko Kontzejuan.
–Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Errezuko Kontzejuan, aurretik Kontzejuko buruari telefono zenbaki honetara deituta: 647495382, 2015eko azaroaren 7ko eguerdiko hamabiak arte.
–Proposamenak noiz ireki: 2015eko azaroaren 12an, 19:00etan.
Errezun, 2015eko urriaren 15ean.–Kontzejuko burua, Alfredo Buldain Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1514114