2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
12, 13, 14 eta 15. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2015eko urriaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 12, 13, 14 eta 15. aldaketak 2015eko ekitaldiko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oltza Zendean, 2015eko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1514000