211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

1. poligonoko 30 eta 843. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Murietako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko urriaren 15eko 76/2015 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 30. eta 843. lurzatien xehetasun azterlana. M.ª Pilar Sanz Oses da sustatzailea, Sanz Oses senideen ordezkari gisa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Murietan, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1514063