2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
AD 13 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena
Murietako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko urriaren 15eko 74/2015 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Murietako Udal Planeko AD 13 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketaren aldaketa, M.ª José Pérez de Eulate Urreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Murietan, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.
Iragarkiaren kodea: L1514019