2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hasierako onespena xehetasun azterlanari
Koskontako Bidea, 15
2015eko urriaren 8an, Lesakako alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
“2015eko urriaren 7an (2812. sarrera zenbakia Udalaren Erregistro Orokorrean) ekarri zen Lesakako Udalak sustatutako xehetasun azterlana, Koskonta bideko 15. zenbakian dagoen futbolzelaiari dagokiona (katastroko 2. poligonoko 524. lurzatia).
Agiria Natalia Guerrero Aspurz arkitekto andreak idatzi du. Bera hirigintza arloan Udalari aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresakoa da.
Hori ikusirik, zera ERABAKI DUT:
1.–Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.
2.–35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”
Lesakan, 2015eko urriaren 15ean.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1514062