211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Oihan enkantea

Gardeko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra, Belkoj alderdian dagoena, zuretarako 2,6 ha ler gorri, enbor txikitarako 191 ler gorri eta 58 pago dituena; 554 m³ ler gorri, ler gorriaren 240 m³ enbor txiki eta 36 m³ pago dira, guztira.

Hasierako prezioa: 23.052,15 euro (BEZa kanpo).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintza agiria interesdunen eskura dago, Gardeko Udaletxean, astearteetan ikusgai, 9etatik 14etara.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Gardeko Udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko 12:00ak arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean irekiko dira proposamenak, Gardeko Udaletxean, 12etan.

Garden, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.

Iragarkiaren kodea: L1514024