211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa eta testu berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 326. artikuluan aurreikusitako ondorio juridikoekin.

Fustiñanan, 2015eko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1514061