2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Kirolen eta Besten Udal Kontseiluen erregelamenduak. Hasierako onespena
Buñuelgo Udalak, 2015eko irailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Kirolen eta Besten Udal Kontseiluen erregelamenduak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu halakorik aurkezten, erregelamendu horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Buñuelen, 2015eko irailaren 24an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1513191