211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren espedientea, 4. eta 5. sektoreetan eta ondoko lurzatietan (Bidasoa karrika) eragiten duena, artxibatzea

2015eko irailaren 24an Osoko Bilkurak egindako bileran, beste batzuen artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. 4. eta 5. sektoreetan eta ondoko lurzatietan (Bidasoa karrika) eragiten duen Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren proiektuaren izapidetzean atzera egitea eta, ondorioz, espedientea artxibatzea.

2. Erabaki hau interesatuei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuaren Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Zerbitzuari bidaltzea behar diren ondorioetarako.

Beran, 2015eko urriaren 13an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1514055