2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Udal mugapearen balorazio txostenaren proiektua
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2015eko irailaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Arasko udalerriko balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Arasen, 2015eko urriaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1514042